Herriko plazan Wax & Boogie taldea izan da Itziar Yague eta Noa-rekin, eta Otalora Lizentziaduna kalean Gasteiztik etorritako talde berri bat.
Bestalde, Ibai-Artek jaialdiko zozketatutako poloak banatu ditu, eta 18/70 jaialdiko garagardo ofiziala aurkeztu du.
Arrasate Blues jaialdiak bere lehen bi kontzertuak eskaini ditu gaur. Datorren uztailean ospatuko den jaialdirako aperitibo gisa balio izan duten kontzertuak.
Wax & Boogie taldeak eman du lehen kontzertua. Estatuko boogie talderik indartsuena eta Kataluniatik datorrena. Herriko plazan eskaini duten kontzertuan azken diskoko abesti batzuk aurkeztu dituzte besteak beste. Agertokian, Arrasaten oso ezagunak diren Itziar Yague eta Noa bi ahotsek lagun izan dute.
Eguneko bigarren kontzertua Otalora Lizentziaduna kalean izan da, Taupa Tabernaren aurrean. Taldearen lehen kontzertua izan da, eta oraindik taldeak ez du izena. Honako musikariek osatzen dute taldea: Ruben Salvador, Ibon Diaz, Iosu Izagirre, Aitor Bravo eta Pablo Ramos. Kontzertu biak ikusle ugari erakarri dituzte.
Ibai-Arte
Bestalde, Ibai-Artek jaialdiko poloak banatu ditu azken aste hauetan egin den zozketako 100 irabazleen artean. Lehenengo kontzertu honek 18/70 jaialdiko garagardo ofiziala aurkezteko ere balio izan du.
Bideoak:


























