Arrasateko Udal Bibliotekak Bookface lehiaketa antolatu du

0
204

Arrasateko Udal Bibliotekak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako Bookface lehiaketa antolatu du. Bookface bat liburu baten azalarekin bat egitearen artea da. Jolasa argazki bat, aurpegia edo gorputzaren beste edozein atal liburu baten azalarekin bat eginez partekatzean datza.

Liburuaren izenburua argi eta garbi ikusi behar da, eta argazkiak jpg, jpeg edo png formatuan aurkeztu behar dira. Izena emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da, eta saria 150€ko bono bat izango da Elkar liburudendan erosteko.

Bi fitxategi bidali beharko dira:

1- Argazkia.

2- Parte hartzailearen datu pertsonalak: Izen-abizenak, telefonoa, posta helbidea, helbide elektronikoa eta adina. Parte hartzaile bat baino gehiago dagoen adierazi beharko da.

Posta elektronikoz bidali beharko dira, helbide honetara: kulturate@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen