Testua: Arrasate Berri.
Ehorztetxea Arrasate Berrik iragarri du urtarrileko lehen astean lanean hasiko direla San Andres auzoko beilatoki berrian (Araba Etorbidea 3).
Beilatoki modernoa, pandemiarekin batera agertzen zaizkigun osasun-premia berrietara egokitua, Zigarrolako beilatoki zaharraren lekukoa hartuko duena, garai berri horietarako zerbitzu osoagoa eta egokiagoa eskaintzeko.
Gure bizilagunen eskura jartzen ditugu hil-beila egiteko 3 gela zabal, eta eremu multikonfesional handi bat eskaintzen dugu, agurrak egin ahal izateko, bai zibilak, bai edozein kredo motakoak, gure komunitateko sentsibilitate guztiei harrera eginez.
Senideen intimitatea eta lasaitasuna nagusi izango den espazio bat sortu dugu, azken agurra ematera joaten diren lagunen eta gertukoen bisitak jaso ahal izateko.
Arrasate eta Debagoienako herritar guztiak gonbidatzen ditugu gure herrikide guztien eskura jartzen ditugun instalazio berritzaile hauek bisitatu eta ezagutzera.