Argazkiak: Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldea.
Azpimarratzekoa da Ane Del Fresnok 60 metroko lasterketan lortutako marka: 8 segundo eta 33 ehunen, hain zuzen, Arrasateko hirugarren markarik onena. Nabarmentzekoa da ere Anek berak 200 metroko lasterketan lortutako marka: 27 segundo eta 46 ehunen.
Ainara Lopezek 400 metroak minutu 1, 2 egundo eta 87 ehunenekotan osatu ditu, hain justu, Arrasateko rankingeko laugarren postuan kokatu da, Rosa Mº Otxandiano, Elvira Gamboa eta Matilde Garairen atzetik.
Izaro Garciak ere marka azpimarragarria lortu du 60 metroko proban, 9 segundotik jaistea lortuz, baita Eider Amurriok ere, bere lehen txapelketan. Maia Etxebarriak bere marka pertsonala hobetu du, Arrasateko sailkapeneko 9. postuan kokatuz.
Azpimarratzekoa da ere elite mailako pertika-jauzilarien podiuma: Malen Ruiz de Azua txapelduna izan da eta Maialen Axpe txapeldunordea.

60 m
Ane Del Fresno 8:33
Maia Etxebarria 8:59
Izaro Garcia 8:93
Amaiur Arana 9:27
Eider Amurrio 9:25
Xubane Sagstagoia 8:53
Iker Menor 7:60
Oihan Zulueta 7:64
200 m
Ane Del Fresno 27:46
400 m
Ainara Lopez 1:02,87
Pertiga jauzia
Malen Ruiz de Azua (Valencia) 4,30 Gipuzkoako txapelduna
Maialen Axpe (Atletico San Sebastian) 3,90 Gipuzkoako txapeldunordea