Ane, Xubane, Izaro, Ander, Iker, Almedi, Oihan, Ainara eta Olatz kadete eta jubenilek Anoetako probetan hartu dute parte. Hauetako seirentzat parte-hartze askeko lehenbiziko probak izan dira.
Argazkiak: Arrasate Atletiko.
Proba hauek Donostiako belodromoko pista estalian izan dira asteburu honetan, eta Arrasate Atletiko Taldeko neska-mutilek ondorengo markak lortu dituzte:
60 metroko lasterketetan:
- Ane del Fresno 8 segundo eta 81 ehuneneko
- Xubane Sagastagoia 8 segundo eta 77 ehuneneko
- Izaro Garcia 9 segundo eta 22 ehuneneko
- Ander Otero 7 segundo eta 56 ehuneneko
- Iker Menor 7 segundo eta 59 ehuneneko
- Almedi Mujika 7 segundo eta 89 ehuneneko
- Oihan Zulueta 8 segundo eta 08 ehuneneko
200 metroko lasterketan:
- Ainara Lopez 29 segundo eta 47 ehuneneko
1.000 metroko lasterketan:
- Olatz Martinez 3 minutu, 38 segundo eta 55 ehuneneko

Bertan ere parte hartu dute Arrasateko bi atleta handi: Malen Ruiz de Azuak (Valencia) 4’15 metroko saltoarekin eta Istar Dapenak (Real Sociedad) 5’10 metrorekin.
Proba hauek lehenbizikoak izan dira Ane, Izaro, Almedi, Oihan, Ainara eta Olatz kadete eta jubenilentzat, zorionak neska-mutilak!