Arrasate Atletikoko 19 gazte Mojategiko parte-hartze libreetan ariko dira

0
339

Larunbat honetan Gipuzkoako atletismoko neska-mutilek hitzordua izango dute Mojategiko instalazioetan.

Goiko eta beheko irudiak: Arrasate Atletiko.

Aurreikuspenen arabera, ekitaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da, segurtasun neurriak hartuta.

Arrasate Atletikoko 10 neskak parte hartuko dute 100 metroko proban, 300 metrokoan, 400ekoan, 1.000koan, luzerako jauzian eta pisu jaurtiketan.

Gainera, talde bereko 9 mutilek 100 metroko proban, 300ekoan, 1.000koan, gorako jauzian eta luzerako jauzian parte hartuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen