Arrasate Atletiko Txapelketa Absolutuan eta Zumarragako Krossean aritu da

0
266

Aipatzekoa da ere Malen Ruiz de Azua atleta arrasatearrak urrea lortu duela Euskadiko Txapelketa Absolutuan.

Argazkiak: Arrasate Atletiko Taldea.

Aurreko asteburuan, urtarrilaren 21-22an, Euskadiko Txapelketa Absolutua jokatu zen Anoetako belodromoan, pista estalian. Arrasate Atletiko Taldeko hainbat gaztek parte hartu zuten, eta ondoko emaitzak lortu zituzten:

60 metroko lasterketan:

  • Ane del Fresno 8:36
  • Oihan Zulueta 7:45
  • Ander Otero 7:48

400 metroko lasterketan:

  • Ainara Lopez 1:02:69

800 metroko lasterketan:

  • Eñaut Betegi 2:14:55
  • Unai García 2:17:40

200 metroko lasterketan:

  • Maia Etxebarria 27:25

Aipatzekoa da ere Malen Ruiz de Azua pertika-jauzilari arrasatearrak urrezko domina lortu zuela lehiaketa honetan, 4’25 metroko saltoarekin.

Eta domekan Zumarragako Argixaoko pistetan, atletismo eskolakoen txanda izan zen, Zumarragako Eskola Krossean parte hartuz.

Alebinetan, neskatiletan eta 1.380 metroko luzeran:

  • Elene Kortabarria 6.
  • Sara Hierro 8.

Infantiletan, nesketan eta 1.960 metroko luzeran:

  • Uxue Elkorobarrutia 15.
  • Leire Luengo 16.

Infantiletan, mutiletan:

  • Markel Rodriguez 6.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen