Arrasate Atletiko Taldeko atletek parte hartu dute igandean Olabe-Arrateko zelaian ospatutako Bolumburu Krosean. Kros hau puntuagarria da Gipuzkoako Txapelketarako.
Hauek dira parte hartu duten atletak eta emaitzak:
Gizonezkoen 16 urtez azpiko mailan, 3800 metroko distantzian:
- Eñaut Betegi 9. postua
- Unai Garcia 12. postua
- Iñaki Etxeberria 24. postua
Emakumezkoen 16 urtez azpiko mailan, 2800 metroko distantzian:
- Maia Etxebarria 11. postua
- June Kortazar 16. postua
- Lorea Xiang Cancelo 18. postua
- Maren Garai 20. postua
Emakumezkoen 18 urtez azpiko mailan 2800 metroko distantzian, Olatz Martinez hirugarren sailkatu da proban eta Gipuzkoako txapeldunorde izendatu da.
Eskola mailetan Arrasateko taldeko atleten parte-hartzea ere egon da emaitza hauekin:
Gizonezkoen alebin mailan:
- Julen Hierro 22. postua
- Oihan Nogales 24. postua
Emakumezkoen alebin mailan:
- Nile Agirretxe 3. postua
- Ainhoa Plaza 12. postua
- Elene Kortabarria 21. postua
- Irati Regodesebes 22. postua
Gizonezkoen infantil mailan:
- Siro Etxebarria 1. postua
- Markel Rodriguez 10. postua
Emakumezkoen infantil mailan:
- Uxue Elkorobarrutia 39. postua
- Mara Bueno 48. postua
- Eider Vazquez 49. postua
- Leire Luengo 50. postua
Anoetan
Anoetako belodromoan Arrasateko atletek parte hartu dute Gipuzkoako Atletika Federazioak antolatutako probetan.
400 metroko lasterketan:
- Aitor Gallego 56:04 segundoko denbora
- Asier Bueno 58:12 segundoko denbora
- Markel Errasti 1:02:51 minutoko denbora
Pertika proban:
- Unai Iturbe 3,10 metroko jauzia
- Aimar Uribetxeberria 2,7 metroko jauzia
