Testua eta argazkiak: Arrasate Atletiko Taldea.
Atzo, igandea, Lasarteko hipodromoan ospatu zen Nazioarteko Krosaren 66. edizioa eta, aldi berean, Euskadiko Kross Txapelketa, banakakoa eta taldekakoa, eta eskolarteko kategorietakoa. Txapelketan Arrasate Atletiko Taldeko 29 atletak parte hartu zuten, emaitza hauekin:
18 urtez azpikoen kategoria:
- Emakumezkoak: Olatz Martinez 14. postua
- Gizonezkoak: Asier Bueno 23. postua
16 urtez azpiko kategoria:
- Emakumezkoak:
- Maia Etxebarria 26. postua
- Maren Garai 43. postua
- Lorea Xiang Cancelo 45. postua
- June Kortazar 52. postua
- Taldeka zazpigarren postua lortu zuten Euskadin eta hirugarren Gipuzkoan.
- Gizonezkoak:
- Lander Lanzos 8. postua
- Eñaut Betegi 18. postua
- Unai Garcia 28. postua
- Lamine Sylla 34. postua
- Markel Errasti 47. postua
- Iñaki Etxeberria 51. postua
- Euskadiko hirugarren postua lortu zuten taldeka, eta gipuzkoarren hirugarren postua.
Infantiletan, Nerea Bellanco, Eider Vazquez, Leire Luengo, Uxue Elkorobarrutia, Markel Rodriguez, Iñaki Gonzalez eta Kerman Torres aritu ziren; eta alebinetan, Ainhoa Plaza, Elene Kortabarria, Maddi Vicente, Maren Fernandez, Laida Zubizarreta, Nile Agirretxe, Oihane Valle, Irati Regodesebes eta Oihan Nogales.
Federazioaren arazo teknikoak direla eta, ezin dituzte kategoria horietako sailkapenak jakinarazi. Arrasate Atletiko taldeak astean zehar sailkapenak ezagutzea espero du.