Arrasate Atletiko taldeko argazki erakusketa ostiralean inauguratuko da

0
1168
arrasate atletiko taldea

Kirol elkartearen 75. urteurrenaren barnean antolatutako ekimena Kulturateko klaustroetan zabalik izango da otsailaren 16ra arte. Elkarteko presidente ohiek omenaldia jasoko dute arratsaldeko 18:30ean egingo den ekitaldi berezian.

Kartela: Arrasate Atletiko taldea. Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Atletiko taldearen 75. urteurrenaren barnean, urtarrilaren 31ean, ostirala, inauguratuko da Kulturateko klaustroetan  klubaren inguruko argazki erakusketa. Mondraberrik Jon Ormaetxea taldearen presidentearekin hitz egiteko aukera izan du ostiralean ospatuko den ekitaldiaren inguruan.

Ormaetxeak azaldu duenez inaugurazioa arratsaldeko 18:30ean egingo da, eta partaideen artean Amaia Andres  Gipuzkoako federazioko presidentea egongo da, baita ere, Arrasateko Udaleko ordezkariak.

Ekitaldiaren hasieran taldearen historiaren zehar ibilbidea bat egingo dute erakusketaren argazkiak oinarri izanik. Ondoren, bai Juventudes Deportiva Mondragoneko, bai Arrasate Atletiko Taldeko presidente ohiei omenaldia egingo zaie taldearen intsignia emanez.  Luis Maria Mora, Antonio Arana, Carlos Arizabaleta eta Jose Ignacio Elorza bertan izango dira oroigarria jasotzeko. Jose Manuel Alvarez berriz, Vigon bizi da eta ezin izango da bertan egon.

Erakusketa otsailaren 16ra arte zabalik egongo da astelehenetik larunbatera arte, arratsaldeko 17:30tik 20:30era arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen