Arrasate Atletiko Taldeko 9 atletak Donostiako Nazioarteko Krosean parte hartu dute

0
895

Posturik onena Lander Lanzosek lortu du infantilen kategorian 1.600 metroko proban, helmuga zeharkatzen lehena izan baita.

Argazkiak: Arrasate Atletiko Taldea.

Gaur Donostiako Nazioarteko LXV Krosa lehiatu da Zubietako hipodromoan, parte-hartze handiarekin. Parte-hartzaileen artean, Arrasate Atletiko Taldeko 9 atleta izan dira. Klubetik jakinarazi digutenez, gehienentzat euren lehen krosa izan da.

20 urtez azpiko kategorian, 3.600 metroko proban, Ainara Lopezek hartu du parte, eta merezimenduzko 7. postua lortu du. 16 urtez azpiko kategorian, 2.600 metroko proban, Arrasateko klubeko 7 atletak hartu dute parte, eta emaitza hauek lortu dituzte:

16 urtez azpikoak emakumeak, 2600m:

Maia Etxebarria 25. postua
Olatz Martinez 28. postua
Lorea Xiang 31. postua
Araitz Aretxaga 40. postua

16 urtez azpikoak gizonezkoak, 2600m:

Markel Errasti 33. postua
Unai García, 34. postua
Iñaki Etxeberria, 52. postua

Posturik onena Lander Lanzosek lortu du infantilen kategorian 1.600 metroko proban, helmuga zeharkatzen lehena izan baita. Klubak oso positiboki baloratu ditu lortutako emaitzak. “Oso pozik gaude denboraldiaren hasierarekin.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen