Arrasate Atletiko Taldeak bost domina eskuratu ditu Gipuzkoako Txapelketan

0
2272

Arrasate Atletiko Taldeko atletek lan bikaina egin dute asteburuan Anoetako pistetan ospatutako Gipuzkoako Txapelketan, kategoria txikietan eta masterretan. Guztira, bost domina irabazi dituzte: urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat.

Maia Etxebarria izan zen eguneko protagonista nagusietako bat, 400 metroko proban lehen postuan sailkatu eta Gipuzkoako txapeldun bihurtu baitzen. Bere taldekide Asier Bueno ere bikain aritu zen proba berean, bigarren postua lortuta, eta Olatz Martínezek laugarren amaitu zuen.

100 metroko proban, Oihan Zuluetak zilarrezko domina eskuratu zuen eta Danel Ruiz podiumera igo zen hirugarren postuarekin. Ane del Fresnok laugarren amaitu zuen proba hori. Bestalde, Julen Hierro, Nora Ruiz, Maren Aperribai eta Ane Lopez ere parte hartu zuten, baina ez zuten finalerako txartela lortu.

Unai Garcia seigarren izan zen 1500 metroko proban, eta 800 metroetan, Markel Rodriguez laugarren izan zen eta marka pertsonala hobetu zuen, Lander Lanzos, berriz, bosgarren sailkatu zen. Oihan Zuluetak beste proba batean ere distira egin zuen: 200 metroetan bigarren postuan amaitu zuen, berriz ere marka pertsonala hobetu zuen. Arrasate Atletiko Taldeko atletek erakutsi dute sasoi betean daudela eta orain bi astera jokatuko den Euskadiko Txapelketari begira jarri dira, bertan emaitza onak lortzeko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen