Iban Peñakoba arrasatearrak, Mati Garcia eta Txus Gutierrezek abesti ezagunak eta bi abesti propio eskaini dituzte, publikoak txaloak lortuz.
Zerendepya taldea “Institutu garaian sortu genuen” azaldu dute gaurko zuzenekoan, Ziorla tabernaren kanpoaldean.

Izan ere, aurten Arrasate Blues Musakolara ere hedatu da. Zerendepya-ri dagokionez, 35 urte inguru daramatzate musikan, baina iaz ekin zioten kontzertuak emateari.

Gaur Arrasate Bluesen aritu dira, Ibai-Artek antolatuta. Kantu ezagunak eskaini dituzte baita eurek egindako beste bi ere, instrumentalak biak ala biak, tartean ‘Garena’ izenekoa, ikus-entzuleen txaloak lortuz.




