Abian dira Arrasate-Aretxabaleta artean pasealekua berritzeko obrak

0
590

Lanak martxan daude Fagorko Bulego zentralen, Urialdeonaren eta Ekideren planta berriaren parean. Bertako espaloia berrituko da, eta Udalak iaz ezagutzera eman zuenez “irisgarritasun irizpideak betetzeko, zuhaitz batzuk botako dira”, “baita beste batzuk” landatuko dira.

Ekide enpresa arrasatearrak San Andresko gune honetara zabaltzeak eraldaketak eragiten dihardu. Adibidez, Arrasate-Aretxabaleta errepidearen ondoan obrak hasi dira.

Lanak martxan daude Fagorko Bulego zentralen, Urialdeonaren eta Ekideren planta berriaren parean. Iaz Udalak ezagutzera eman zuen ondoko aldaketak egingo direla bertan:

Espaloi zatia berrituko da, eta atsedenlekua ere berrituko da. Bertako “eserlekuak margotuko dira”, “farolak lekualdatuko dira eta zuhaitz batzuk botako dira, 2 metroko pasabide erabilgarria lortzeko”.

2022ko udal-agiriak ere aurreikusten zuen “gune urbanoko irisgarritasun irizpideak betetzeko, bertako ezki batzuk [gaztelerazko ‘tilo’] botatzea beharrezkoa izango dela”.

Agiri horren arabera, “horien ordez, zuhaitz berri batzuk jarriko dira Fagorko berdegunean, aranondo gorria (Prunus pisardi) eta arbustu japoniarra (Ligustrum japonica) espezieak”.

Erlazionatutako albistea:

Espaloiak berrituko ditu ‘Fagor San Andres’ aurre eta atzean Ekide iristeak

2022ko abuztuaren 19an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen