Arrasate Aikido Taldearen ate irekiak: emakumeen defentsa pertsonala, haurrak eta helduak

0
833

Defentsa pertsonaleko ekitaldia La Merced-en izango da irailaren 6an. Aikido taldearen haurren eta helduen ekitaldia irailaren 13an Musakola kiroldegian.

Argazkia: Arrasate Aikido Taldea, artxibokoa.

Arrasate Aikido Taldeko haurren taldeak irailaren 13an ate irekien ekitaldia egingo du, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Musakola kiroldegian.

Ekimenaren helburua da “borroka arte honek eragiten dituen onurak ezagutzera ematea”.

Gauza bera egingo du helduen taldeak egun berean, baina ordubete geroago, 19:00etatik 20:00etara. “Jarduera hau probatu nahi duten guztiek astebetez doan egin ahalko dute”.

Halaber, irailaren 6an, emakumeen defentsa pertsonaleko Arrasateko taldeak ate irekien ekitaldia egingo du, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara, La Merced eraikinean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen