Arrasate Aikido Taldeak klaseei ekin die berriz ere

0
399

Herriko kirol talde ezberdinek, Covid-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, jarduerari berriro ekin diote. Oraingo honetan, Arrasate Aikido Taldeak hartu du klase berriei hasiera emateko ardura.

Helduentzako ikastaroa 2020ko irailaren 7an hasi zen, eta urtero bezala klaseak 19.00etatik 20.00etara izango dira astelehen eta asteazkenetan. Haurrak 2020ko irailaren 14an hasiko dira eta ordutegia 18.00etatik 19.00etara izango da astelehen eta asteazkenetan.

Psikomotrizitate eta meditazio lanak egingo dira gehienbat, kontaktu fisikoa saihesteko. Beharrezko neurri guztiak hartuko dira kutsatzea saihesteko: klaseak ondo aireztatu, maskarak jartzea, tenperatura hartzea eta klase bakoitzaren aurretik eta ondoren, eskuak ondo garbitzea. Kontaktu fisikoa beharrezkoa den lanetan, maskarak eta eskularruak erabiliko dira.

Jakin helduentzako eta haurrentzako Aikido eskoletarako izen-emate epea zabalik dagoela.
Bestalde, ABAEk emakumeen defentsa pertsonalari buruzko 2020-2021 ikastaro berri bat hasiko du. Eskolak 2020ko urriaren 5ean hasiko dira, astelehena, 17.30etik 18.30era. Klaseak astelehenero ordu berean izango dira, izena emateko epea zabalik dago.


Harremanetarako telefonoak: 600 37 18 96 Julio
669 66 33 66 José
ABAEko irakasleak Covid-19 jarduera-protokoloan trebatu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen