Arrasateko Ahmed Ouslimane Euskadiko Kross Txapelketan azkarrena izan da

0
804

Kategoria absolutuan, 4 arrasatearrek parte hartu dute: Endika Donnay, Iñigo Alzola, Iban Delgado eta Ibai Ormaetxea.

Igandean Euskadiko Kross Txapelketa lehiatu zen Ortuellako ‘Las balsas’ zirkuituan, parte-hartze zabalarekin. Parte-hartzaileen artean, Arrasateko 5 atleta izan ziren. Atleta horiek jakinarazi dutenez, “kross oso gogorra izan da baina aldi berean oso polita, lokatz eta kurba asko zituelako”.

Kategoria absolutuan, 9.200 metroko lasterketan, Endika Donnayk, Iban Delgadok, Iñigo Alzolak eta Ibai Ormaetxeak parte hartu zuten. Hona hemen emaitzak:

19. Endika Donnay 33:58
23. Iñigo Alzola 34:09
41. Iban Delgado 35:11
49. Ibai Ormaetxea 35:36

Horrez gain, duela gutxi Arrasatera heldu den Ahmed Ousliman atleta marrokiarra Euskadiko Kross Txapelketan bizkorrena izan da, 32:02ko denborarekin, bai 23 urtez azpiko kategorian baita kategoria absolutuan ere.

Hala ere, lagun honek atzerritar nazionalitatea duenez, ezin izan zuen podiumera igo. Hala eta guztiz ere, zorionak Ahmed!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen