Arrasate 40 grado zentigradoraino iritsi da

0
662

25 graduko aldea izan da eguneko tenperatura freskoenaren eta beroenaren artean. Biak ala biak Euskalmeten Arrasateko estazioak erregistratu ditu.

Uztaila sargoriarekin agurtzen ari da. Eguzkiak eguerdian gogor jo du, eta zorionez arratsaldean zerua lainotuta egon da. Tanta batzuk bota dituen arren, sapak ez du etenik izan.

Ordea, gaurko goizaldea freskoa izan da, eta gutxieneko tenperatura 15 gradukoa izan da, goizaldeko 02:20ean erregistraturikoa. Beraz, gaurko tenperatura beroenaren eta freskoenaren arteko aldea 25 gradukoa izan da.

Biharko Euskalmetek bero txikiagoa iragarri du, baina baliteke Arrasaten merkurioak 30 gradoan langa gainditzea. Zeruan lainoak eta ostarteak izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen