Hizkuntza eta kultura aniztasunaren ekitaldi arrakastatsua Olarten

0
1304

Arizmendi Ikastolak gaur arratsaldean antolatutako hizkutzen bueltan egun osoko erakusketa egin dute, ekitaldiak arrakasta handia izan du. Munduko nortasun eta kulturak lantzea da Bazara proiektuaren helburuetako bat, eta horixe egiten ari dira ikasturte honetan. Ekitaldia bideo berezi batekin hasi da. Bertan, Ikastolako haur, irakasle eta gurasoek “maite zaitut” beroa adierazi dute hainbat hizkuntzatan, horien artean mandarina, gaztelania, ingelesa, portugesa…

Jardunaldian zehar, bideoan bezala, bertaratutakoek Olarte espazioan hitz egiten diren 15 hizkuntzetan “maite zaitut” eta “nik ere bai” bezalako esaldiak entzuteko eta nola esaten diren ikusteko aukera izan dute. Gainera, haurrek egindako hizkuntza bakoitzeko hiztun kopuruari buruzko irudikapen bisualak lanekin batera ikusgai zeuden, eta txikienen sorkuntzarekin osatu dute erakusketa.

Jon Sarasuaren Zenbat dira hizkuntzak? abestia abestu dute guztiek batera. Lemina Mohamed, Katia Martin, Meriem Bleila eta Ines Osinaga musikariak bertan izan dira abesteko eta, lau amek haurrekin batera, emozioz eta ikaskuntza aniztasunaz betetako eguna borobildu dute.

Ekitaldiari amaiera emateko, txikienek espero zen une bat Argitxoren etorrera izan da, eta gogo biziz hartu dute haurrek eta haien familiek. Arrasateko auzoak zeharkatu dituen Argitxoren postontzia erakusketan egon da, haurren lanak erakutsiz eta sormenerako espazio bat eskainiz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen