Arraintxoak ikus daitezke Antoñako hezegunean

1
733

Arrasate Zientzia Elkarteak proposatuta, Osoko Bilkurak onartu egin zuen Musakolan ‘insting’ bat egitea, eta Udalak hala egin zuen. Egitasmoaren helburu nagusietako bat da Antoñan bioaniztasuna handitzea, eta itxuraz xedeak betetzen ari dira. AZEtik aste honetan jakitera eman digute ezkailu (Phoxinus phoxinus) txikiak dabiltzala bertan. Hara bertaratuta, ikusi ahal izan dugu, erraza ez den arren, ‘insting’aren goialdean halako hainbat arraintxo dabiltzala.

Aldi berean, Aramaio errekan ere hainbat urtetatik gaur arte biodibertsitatea berreskuratzen ari da, eta horren adibide bat da arrasatear batek astelehenean Munar parean egindako argazkia. Irudian tamaina nabarmeneko amuarrain bat ageri da:

Erlazionatutako albistea:

Antoñako instinga

2020ko urtarrilaren 24an argitaratutako albistea

Iruzkin 1

  1. Ez dakit notizia ona den. Arrain mota hau espezie inbaditzailetzat hartzen da eta. Izan ere, haimbat ikerketetan frogatu dute uraren eutrofizazioa azkartu eta areagotu egiten dutela arrain hauek. Italian arrain hauek inbaditu duten lakuetatik ateratzen ibiltzen dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen