‘Around the world’ ikuskizun teknologikoa igandean iritsiko da Amaia antzokira

0
506

Igandean, maiatzak 16, arratsaldeko 19:00etan, Brodas Bros konpainiak ‘Around the world’ ikuskizuna aurkeztuko du Amaia Udal Antzokian. Ikuskizun hau bidaia koaderno handi bat da eszenatokian, bertan, Brodas Bros-ek munduaren inguruan egin dituzten nazioarteko biretan (Brasil, Palestina, San Frantzisko, Los Angeles, Honduras, Japonia) bizitako bizipen eta pasadizoen bilduma eta Txinaren eragin handia, azken urte honetan 3 hilabetez biran egon baitira.


Brodas Bros oso futuristak eta robotikoak dira, baina baita oso gizatiarrak eta sentiberak ere. Mappinga, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-en jantziak… Dantza, argia, teknologia eta musika harrigarriaren konbinazioa. Hau da Brodas Brosen ikuskizunik teknologikoena.

Brodas Bros 2006an Bartzelonan jaiotako hip hop, dantza eta hiri kulturaren nazioarteko konpainia bat da. Bi ahizpa eta bi anaia aitzindari beren hiriko ikuskizunak antzoki nazional handietara eramaten. 200.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dituzte dagoeneko Brodas bros, Concierto concepto, 4Hermanos, Br2 eta Vibra Miles ikuskizunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen