“Arnasgailuetarako 1.750 osagai inguru ekoitzi ditugu honezkero Fagor Electronican”

0
1550

Kooperatiba arrasatearrak elikadura-iturriak egokitu ditu erietxeetako arnasgailuak osatzeko.

Fagor Electronicak oro har 5 negozio ezberdin ditu martxan: Konponenteak (bere negozio garrantzitsuena), Azpikontratazio elektronikoa, Smarth Data & Services (floten gestioa) eta Negozio Berriak (energian, aeronautikan, gauzen interneta,…).

San Andresko plantan 200 pertsona inguruk lan egiten dute, eta “txikiak garen arren, nahiko dibertsifikatuta daukagu jarduera” azaldu digu Monica Vazek, Kontseilu Errektoreko lehendakariak.

Planta honetan martxan dago ospitaleetarako arnasgailuentzako osagaien produkzioa. Horretarako, anplifikagailuak elikatzeko erabiltzen den iturri bat egokitu dute, arnasgailuetan aplikatu ahal izateko.

Hain zuzen, elikatze-iturriaren birdiseinua egin dute eta aparailu egokitua probatu dute, bertan ingeniari diharduen Jose Luis Garciak azaldu bezala.

Errektore Kontseiluko lehendakariak adierazi du “orain arte arnasgailuentzako 1.750 elikatze-iturri saldu ditugula”, eta aurrera begira ere “ospitaleetako beharren arabera jardungo dugu”.

fagorelectronica.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen