Baita ETA nazismoarekin parekatzen duen pintada ere, besteak beste. Mezuak Atxabalpeko etxola batean idatzi ditu, AHTaren eta EAJ-PNVren aurkako pintada batzuei erantzunez.
Argazkiak: sare sozialak.
Duela gutxi Atxabalpeko etxolan, lehengo errugbi zelaiaren ondoan, mezu hauek idatzi ditu norbaitek: ‘AHT-TAV tun€l $in $alida’, ‘AHT stop’ eta ‘Partido N€gocio Vasco’.
Horren aurka, berriki bateron batek Arnaldo Otegiren aurkako heriotza mehatxuak (‘Otegi al paredón herriko plazan’), ‘Bildu = $’, ‘EA + HBank = Bildu’, ‘ETA = esbastika baten sinboloa, asesinos’, ‘ETA, EHko etsaia’ eta ‘ETA ez’ idatzi ditu.
Ez da lehenbiziko aldia Garagartzako etxolan halako mezuak agertzen direla. Arnaldo Otegik azken pintaden berri izan du, eta sare sozialetan ondorengo mezua zabaldu du:
“Faxisten erasoak jasotzea bide onetik goazenaren seinalerik hoberena da. Borreroak baditu milaka aurpegi”.
Ez dut esaten alde nagoenik, baina espero dut urte luzez bestelako pintadak egin dituztenek, orain hauek ere adierazpen askatasunaren barruan onartzea.
Edo hauek EAJren kontrakoak baino larriagoak dira?
Diferentzia da arnaldo ez dela hedabide guztietan agertuko biktimismo diskurtsoaz, paso egingo du, ez brste batzuek bezala
nazismoaren aldarria adierazpen askatasuna da? ezaitut ezagutzen baina ipurdiarekin bistan utzi dizu esandakoa
Nola notatzen dan Ezker Abertzaliai dotzazun gorrotua guztiz itsutu itxen zitxun.
Zuk uste duzu EHBIlduk adierazpen instituzional bat eskatuko duela pintada hauek alderdi guztiek gaitzeztu ditzaten PNVk egiten duen bezela? Agian hor dago koxka
ETAren aurkako pintadak? Bide batez, zergatik ez ditu Errege Katoliko, inkisizio, Albako duke, Lope de Agirre, santakruz apaiz, Primo de Rivera edo Tejeron aurkako pintadak egin?
Gezurra dirudi!!!! Ez zarie konturatzen “pintada” hauek edozein ume egin ditzazkela? Berdin dio ze ideologi politikori buruz hitzegiten dabien, galdera da, zegatik da notizia? Egunero honelako pintadak ikusten die eta ez jakie holako bomborik emuten.
Bat nator zurekin. Gainera, ikur hori ez da esbastika bat ere, auskalo zer den…
Ume edo heldu zer axola,gaur egun bizitzen ari garen egoerak argi ikusten du umeek heldu askok baino buru gehiago dutela…
Bi izatea oso zaila da, hiru izatea ziriari zotza sartzea izango litzateke eta lau izatea zotzari zipotza sartzea!
Antzekoak agertu izan dira len ere leku berdinean.
Ba bai. Nik asko juten naz pasietan hortik ta egun askotan agertu izen die holako motatako pintadak.
Sektore abertzalearen pintadak gehiago ikusten dira honenak baino.
Abertzaleen pintaden garbiketa gastu publiko handiagoa eragiten dute azken honenak baino.
Ziur zaudete herritarren pintadak direla?
Ez dut uste horrela izan denik. Eta zuek ere ez.
Ea zer dioen gaur gauean patrullan zeudenek.