Arma bat zuen gazte bat atxilotzera joan zen Ertzaintza igandean

0
1946

Arratsaldeko 19:00ak aldera gizonezko batek beste bati mehatxu gogorrak bota zizkion. Ondoren horietako bat Aprendiceseko eraikin batean sartu zen. Ertzaintza, ezkutuekin eta suzko armekin, atxilotzera joan zen.

Igandean arratsaldeko 19:00ak aldera gizonezko batek beste bati Txaeta kalean mehatxu gogorrak bota zizkion.

Gainera, gutxienez kolpe lehor bat entzun zen, tiro bat bezalakoa, lekuko batek azaldu duenez. Ondoren, gizonezkoetako bat Aprendices kaleko eraikin batean sartu zen.

Handik denbora batera Ertzaintzaren furgoneta bat, gutxienez bi patruila eta Udaltzaingoa bertaratu egin ziren gizon hori eraikinetik ateratzeko. Horretarako, zenbait ertzainek ezkutu eta suzko armak eskuetan zituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen