Aldundiak herenegun ohartarazi zuen, egonkortze-lanen harira, obrek astebetez galtzada hartu behar dutela. “Larrialdietako ibilgailuek beti izango dute bermatuta pasabidea”.
Aldundiak lerradura egonkortzeko obrekin jarraitzen du, zehazki 22’855 eta 22’965 kilometro-puntuen artean. Lan horiek egiteko, beharrezkoa da errepidearen zati hori zirkulazioari moztea urriaren 5etik 12ra, biak barne.
Itxierak “urriaren 12ko 20:00ak arte iraungo du”, baina “moztutako errepide zatiaren barruan jatorria eta helmuga duten bidaiarien trafikoa baimenduta dago, baina ez 22,855 – 22,965 KPen arteko zatian”.
Ordezko ibilbide gisa “AP-1 errepidea erabiltzea gomendatzen da, Gasteiz-Irun autobidea Eibartik edo GI-3310 errepidea Eskoriatzatik Leintz Gatzagara”.