Beheko bi argazkiak: herritar bat.
Lehengo eguneko Marisa eta Landa arteko itxieraz gain, GI-627 errepideak beste oztopo bat izan du orain dela gutxi.
Izan ere, mendatean dagoen Oscar Motor tailerretik oso hurbil, asfaltoaren zati bat hondoratu egin da. Ondorioz, bertatik ezin da igaro eta alternatiba Gatzagako mendatea da.
Errepide honetan duela urte batzuk pitzadurak izan zituen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak horiek tapatu zituen, baina errepideak zati honetan ez du azken asteetako euriteari eusterik izan.

