Arkaitz Fullaondok ‘Gazte migranteen integrazioa’ hitzaldia eskainiko du Aniztasun Astearen barruan

0
830

Argazkia: Arraio Irratia.

Aniztasun Astearen barruan, Arkaitz Fullaondok ‘Gazte migranteen integrazioa’ hitzaldia eskainiko du gaur, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Kulturaten.

Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe Soziologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea); baita Hiri Kudeaketa eta Balorazioan Doktorea ere (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa); Gaur egun UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean ematen ditu eskolak, zehazki Gizarte Langintza Unibertsitate Eskolan, Gizarte Langintzan Graduan. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokian Ikertzailea da eta Londreseko Architectural Association School of Architecture-en doktorego ondorengo ikerketa egin zuen.

Migrazio eta aniztasun errealitate eta dinamikek gizartean eta etorkinen integrazio prozesuan duten eraginaren inguruan ikertu du Fullaondok. Hiria, etxebizitza eta lurralde ikuspuntua ikerketa gai berezia bezela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen