‘Arizona’ mugak eta migrazioa ardatz dituen antzezlana eskainiko dute bihar Amaian

0
647

Argazkia: Txalo produkzioak

Txalo Produkzioak ekoitzitako ‘Arizona’ antzezlana ikusteko sarrera guztiak agortu dira Amaia antzokian. Bihar, otsailak 2, 18:30ean izango da, Juan Carlos Rubiok idatzitako obra euskaratua antzeztuko dute Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak. Mugak eta migrazioa bezalako gaiak jorratuko dira bertan.

Sinopsia (testua: kultura-gida)

Juan Carlos Rubioren jatorrizko testu batekin, ‘Arizonak’ AEBk Mexikorekin duen mugan kokatzen gaitu, baina Ceuta edo Melilla izan zitekeen. George eta Margaret, gringoek, beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik txikienean gurutzatzeko zain. Mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz hausnartzen duen testua da, baita bere pertsonaiak ikuspegi tragikomiko batetik aztertzen dituena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen