Boleiboleko Arizmendik Bera Bera Bultz taldearen aurka jokatu du gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Bailarako taldeak bere kantxan jarraian jokatzen duen hirugarren partidua izan da, eta argi dago ez zaiola zorterik ekartzen ari Arizmendiri, ez du hiru partidetako bat ere irabazi. Lehen bi setetan emaitza oso parekatua izan da, eta Arizmendik azken unera seta eskuratzeko aukera izan du. Hirugarren setean, ordea, Bera Bera Bultz nagusi izan da.
Setak: 22-25/22-25/19-25