Boleiboleko Arizmendik CV Sestaoren aurka jokatu du gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Oso partidu bizia izan da, non 5 set jokatu behar izan diren garaipena nork eskuratu zuen jakiteko.
Lehen setean Arizmendi nagusitu da 25-18 puntuko markagailuarekin. Bigarren seta askoz estuagoa izan da, baina azkenean Sestaorentzat izan da 22-25eko emaitzarekin. Hirugarren seta Arizmendirentzat izan da berriro (25-21) eta laugarrena Sestaorentzat (13-25). Ondorioz, bosgarren set bat jokatu behar izan dute, eta horrek garaipena kanpoko taldearen alde jarri du (2-3).
Hurrengo asteburuan Arizmendik bere kantxan jokatuko du berriro. Oraingoan Udapa Jatorkide Senior izango dute aurkari.