Arizmendin 2. positibo bat izan da, eta Gazteluondon ere protokoloa abiatu da

0
1582

Gaur goizean jakin dugu Olarte Gunean positibo bat izan dela. Beste ume batek, unitate familiar berekoa, positibo eman du. Haur hau Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoa da.

Arizmendi Ikastolak aurreko astean azaldu zigun, positiboren bat atzemanez gero, “Osasun Sailak ezarritako protokoloari jarraituz, Osakidetzako arduradunekin harremanetan jartzen garela, eta haiek jarraitu beharreko protokoloa zehazten digute”.

Dena den, Arizmendik azaldu bezala, “ikastola ez da zero arriskuko lekua. Ahal diren neurri guztiak hartu dira eta ahal den guztia egin da ahalik eta espazio seguruenak izan daitezen, baina egoera dena da eta arriskua beti dago”.

Bestalde, “Osakidetzak adierazi digu oso zorrotzak izan behar dugula ikasleen eta irakasleen asistentzia erregistratzearekin, rastreoarako oso garrantzitsua baita egun bakoitzean ikastolan nor egon den erregistratuta ondo jasota izatea”.

Animo positibo emandako bi pertsona hauei, baita koarentenan diren besteei ere!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen