Beheko testua eta argazkiak: Umezaintzako taldea.
Heldu da urtero bezala, gure zuhaitzak osasuntsu egon daitezen zaintzeko ordua. Inausteko ordua heldu da, baita neguko frutak batzekoa ere.

Umezaintzako menditxoan dauzkagun zuhaitzetara igo, txoriendako etxetxoak jarri, abar lodietatik sokak zintzilikatu kulunkan ibiltzeko, ematen dizkiguten fruituak jan, bero handia egiten duenean ematen diguten gerizpetan goxo-goxo jolastu, freskatu.. jakingo bazenute zenbat gozatzen dugun!

Ortua be 2. hiruhilabeterako prest daukagu.
