Arizmendiko Santa Teresako ikasleek aurten ere San Isidro omendu dute

0
1002

Ohiturari jarraituz, danborrada jo dute Santa Teresakoek, aurten Youtube plataformaren bidez, baita ere, urteroko marrazkien erakusketan parte hartu dute euren etxeetatik.

Covid-19ak erangindako egoera dela eta, ekimen ugari bertan behera gelditu dira, besteak beste, Musakolako jaiak. Hala ere, Arizmendiko Santa Teresako ikasleek San Isidro omendu nahi izan dute, eta ohiturari jarraituz, danborrada jo dute eguerdiko 12:00etan euren etxeetatik. Horretarako Youtuben bidez, jarraitu ahal izan dituzte abestiak. Urtero egiten den marrazki erakusketan ere parte hartu dute Santa Teresako ikasleek, eta ikusgai jarri dituzte Youtuben.

Gora Musakola!!!!!

Gora San Isidro!!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen