Arizmendiko Santa Teresako danborradak 30 urte bete ditu jai giroan

3
1215

Aurten ere Arizmendiko Santa Teresa guneko ikasleek ongietorria eman diete Musakolako jaiei danborradarekin. Aurten 30 urte betetzen dituen danborrada modu berezian ospatzen ari dira. Ikasleek, irakasleek eta familiek zapi oroigarri bat estreinatu dute. Gazteluondoko guneko ikasleak ere San Isidro karpan izan dira aurten.

Euria dela eta, Santa Teresako ikasleak San Isidroko karpara jaitsi dira eta bertan hainbat abesti jo dituzte. Euriak eman duen etena aprobetxatuz kalejira egin dute Musakolako kaleetan zehar, ikastolako patioan amaituz. Eguerdiko 14:00etan San Isidro plazako karpan elkartuko dira elkarrekin bazkaltzeko.

3 IRUZKIN

  1. Zein polita izango litzatekeen auzoko 2 ikastetxeetako umeak, hezitzaileak eta familiak batera danborradan ikustea. Aitortzen dut Ikastolaren ekimen ederra izan dela beti, baina zergatik ez herri eskolara ere zabaldu eta auzoko zatiketa txiki horretan aurrerapauso bat eman, batera entseiatu eta ordu batzuz elkarrekin egon?. Gure esku dago elkarlanean jardutea, korporatibismo barik eta auzo guztiari begira. Zorionak 30 urte hauengatik eta aurrera bolie!!!

  2. Ba nik ez dut ulertzen zer behar dagoen eskola bakoitzak bere pankarta eta zapiak ateratzea. 2 ekipo ezberdin ematen duzue eta auzoa bakarra da, demontre. Enpresak ematen duzue. Herri Eskolakoak berdin.

  3. Ea hurrengo urteetan ikusten ditugun auzoko ume guztiak danborran, umeak baztertu barik ta ze eskoletan dauden begiratu barik.

    Danak elkarrekin! Umeak dira eta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen