Arizmendiko Santa Teresa guneko komunitateak jaieguna antolatu du larunbaterako Musakolan

0
1970

Arizmendiko Santa Teresa guneko komunitateak egun osoko jaieguna antolatu du urriaren 17rako, larunbaterako, Arrasateko Musakola auzoan. Ikasle ohiek eta egungo zein garai bateko irakasleek osatutako batzordeak olinpiadak, bazkaria eta bingo musikatua prestatu ditu, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak eta komunitatearen kohesioa sustatzeko.

Ekimenaren antolakuntza azken hilabeteetan egindako bileretatik sortu da. Ikasle ohiak eta irakasleak elkarlanean aritu dira komunitatea sendotzeko eta elkarrekin jarduerak antolatzeko lantaldea osatzen. Lan horren lehen emaitza izango da larunbateko topaketa.

Eguneko egitaraua goizean hasiko da, belaunaldi ezberdinetako parte-hartzaileen arteko lehia osasuntsua sustatzeko antolatutako olinpiadekin. Eguerdian, berriz, elkarrekin bazkalduko dute Al Andalus Kultur Gunean. Arratsaldean bingo musikatuaz gozatzeko aukera izango dute, eta ondoren jokatuko dute olinpiaden finala.

Aurten egingo dute ekimenaren lehen edizioa. Antolatzaileen asmoa, ordea, topaketa urtez urte mantentzea eta pixkanaka zabaltzea da, Santa Teresa guneko komunitatea indartzen jarraitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen