Arizmendiko Santa Teresa guneak Gabonetarako ekitaldiak antolatu ditu

0
303

Testua eta kartela: Arizmendi Ikastola.

Gabonak ate joka ditugun egun hauetan, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunekoek ekintza bereziak antolatu dituzte. Bihar, larunbata, auzoko Baserri eguneko bazkarian egongo dira. Ondoren, abenduaren 21ean, Musakola eta Santa Teresa auzoetan gabonetako postalak banatu eta gabon kantak kantatuko dituzte. Eta abenduaren 31an auzoko San Silvestre lasterketan parte hartuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen