Arizmendiko, Mondragon Unibertsitateko eta Fagor Elektronikako taldeek irabazi dute VI. kooperatiben lasterketa solidarioa [argazki galeria eta bideoak]

0
2678

Gaur goizean ospatu da Urkuluko urtegian Kooperatiben Arteko VI. Lasterketa solidarioa, ‘Eman pausoa’ lelopean. Mundukidek antolatutako lasterketak, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, herri pobretuekiko justizia soziala aldarrikatzea du helburu.

Goizeko 10:30etan atera dira oinez eta nordic walking modalitateko parte-hartzaileak. Ordu erdi geroago, kooperatiba bereko 3 lagunek osatutako taldeen lasterketa hasi da.

Aurten lasterketako irabazleak Arizmendi Almen talde mistoetan, gizonezkoen kasuan Fagor Elektronikaren ordezkariak eta emakumezkoetan Mondragon Unibertsitateko ordezkariak izan dira. Irabazleek Columbus markako motxilak jaso dituzte eta Arteaga jatetxean afari bat talde bakoitzeko. Sari banaketaren ondoren sari gehiago zozkatu dira parte hartzaileen artean.

Sailkapena:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen