Arizmendiko mikroinformatikako ikasleak sahararren hezkuntza sistema hobetzen ari dira

0
656

Argazkiak: Birziklanet Arizmendi

Urriaren 16an, Euskadiko Fronte Polisarioko Mohamed Fadel Mojtar ordezkaria Arizmendi Ikastolara joan zen etorkizuneko elkarlana nolakoa izango zen diseinatzeko. Ikastolako zuzendari nagusiek, Illart Azkaratek eta Mireia Muruamendiarazek, arrera egin zioten Ferixalekuan; bilera hartan, etorkizunean elkarrekin hainbat proiektu gauzatzeko konpromezua hartu zuten. Proiektuaren helburu nagusia Sahararren hezkuntza sistema eta administrazioak duten arrakala digitala txikitzea da; horretarako Arizmendiko mikroinformatikako ikasleek ordenagailuak jaso, diagnostikoa egin eta tokian tokiko beharretara egokitzen ari dira gailuak.

Saleh Zein Sidahamend ordezkaria, egun hauetan Saharar kanpamentuan barrena dabil. Lehenengo bilera bideokonferentziaz egin zuten Jatri Aduh Hezkuntza Idazkari Nagusiarekin eta Mustafa Mahamed Lamin Lanbide Heziketako eta Hezkuntza Ministroarekin. Bilera horretan, elkarlanerako konpromezua berretsi zuten eta aurtengo helburuak finkatu. Salehren eskutik Kanpamentuetan dagoen teknikari batekin harremanetan jarri ziren Birziklanet Arizmendikoak proiektuaren alderdi teknikoak zehazteko.

Datozen egunotan, Saleh-ek kanpamentuetako lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako zuzendari zein arduradunekin harremanetan jarriko da haien beharrak zeintzuk diren identifikatzeko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen