Arizmendiko ikasleek ikusmen murriztudun pertsonei lagundu diete

0
557

Gazteluondoko DBH2ko ikasleak Ziorlan eta Erdialdean kalez kale ibili dira, irakasleek zuzenduta, gai hau jendartean zabaltzen. Baita txapa solidarioak saltzen ere. “Arrasateko Begisare taldea oso aktiboa da, eta hori aurrerapauso itzela da”, baloratu du Retina Gipuzkoa Begisarek.

Arizmendi Ikastolako Gazteluondo guneko DBH2-ko ikasleak aritu dira, irakasleek zuzenduta.

Aste honetan Ikus Nazazu izeneko bizi astean murgilduta daude, eta hau aurrera eramateko, ikastola eta Begisare elkarlanean dabiltza.

Gaur goizean aurkezpena egin dute ikastetxean, eta ondoren jaialdi bat egin dute Musakolan eta Erdialdean, hurrenez hurren, San Isidro plazan eta Seber Altuben postua izanda.

Ekitaldiaren helburua “ikusmen murriztua zer den eta nola kudeatu ahal den jakitera ematea” izan da.

Horretarako ikasleak herrikideekin aritu dira kale eta enparantzetan. Gainera, txapa solidarioak egin dituzte, eta jendartean saltzen ibili dira.

“Txapak salgai izan dira euro baten truke, eta lortutako dirua, Begisare elkarteari emango zaio”.

Ikusmen murriztua deritzo “pertsona batek ikusmenaren murrizketa esanguratsua duenean; eta hau ezin denean hobetu. Hau da,irtenbiderik ez duenenan”.

Horren ondorioz “bere egunerokotasuneko zeregin batzuk egiteko ezintasuna edo zailtasunak izaten ditu”.

Arizmendiko lagunek egun hauetan ikasten ari dira “ikusmen murriztua zer den eta nola lagun ditzakegun. Baita ikusmen murriztu mota ezberdin asko daudela ere”.

San Isidroko gunean esaterako 12 ikasle-taldek parte hartu dute, adibidez, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz.

Betaurreko horiek ikusmen urritasun ezberdinak islatzen dituzte, maila ezberdinetan. “Beraz, ikasleek ikusmen murriztua duten pertsonekin enpatizatzeko aukera bat da”. Musakolan “ikasleak errifak saltzen ere aritu dira”.

Retina Gipuzkoa Begisarek baloratu du ekimen hau “zoragarria” dela, eta gehitu du Aretxabaletan beste gune bat jarri dutela xede berberekin.

Maite Pagolak, Begisareko gizarte-langileak, ere txalotu du Arrasateko bazkide taldeko kideak “oso aktiboak direla, asko mugitzen dira, eta hori oso onuragarria da”:

“Ikusmen murriztua duen pertsona herrian zehar honen berri ematea itzelezko aurrera pausoa da, eta babestuago sentitzen da”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen