Arizmendiko ikasleek ‘Ikus nazazu’ jaialdia ospatuko dute bihar

0
573

Arizmendiko ikasleek biharko (ostiralerako), goizeko 10:00etatik eguardiko 13:00tara, ‘Ikus nazazu’ jaialdia antolatu dute eta bertara arrasatearrak gonbidatu nahi izan dituzte. Bertan, txapa batzuk saldu behar dituzte, euro bategatik. Jaialdi hau, Seberon, plazan, Zaldibarren eta Garibaien ospatuko da: “Jaialdi hau, BEGISARE elkartekoei laguntzeko antolatu dugu”.

Ikusmen murriztua duten pertsonentzat funtsezkoa da ikusmen urritasuna zer den ulertzea eta “Ikusmen Murriztua Dut” sinboloarekin erlazionatzea beraien bizi-kalitatea hobetzeko.

Ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Ezagutza-ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila ezberdinetan adierazi daitekeelako. Elkarteak garatu dituen Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR doako aplikazioek ikusmen murriztua duen pertsona baten lekuan jartzeko aukera ematen dute. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen