Arizmendiko FLLko neskek Levelop proiektu garailea aurkeztu dute Arrasateko Udaletxean

0
409

Talde honek Estatuko FLL txapelketaren azken fasean parte hartuko du ekainaren 26an.

Testua: Arizmendi.

Ostegunean, FLL Euskadiko Eraldatzen Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeko 10 kideetatik 5 Arrasateko Udaletxeko pleno aretoan izan ziren Maria Ubarrenetxea alkatesari bere proiektua aurkezten. Talde honek FLL Euskadiko berrikuntza proiektu onenaren saria irabazi du, eta Estatuko FLL txapelketaren azken fasean parte hartuko du ekainaren 26an.

Bisitaren arrazoia bere berrikuntza-proiektua udaletxean aurkeztea izan zen, udalekoen iritziak entzuteko eta haien oniritzia eta babesa jasotzeko. Proiektuan bizikleten gurpilei eraginez sortutako energia zinetikoa energia elektriko bihurtzea proposatzen dute, LEVELÓP izena jarri dioten aparatu berritzaile baten bidez. Produktu hau Ikerlanen laguntzarekin garatu dute,eta, garatzeaz gain, herri mailan zabaltzeko proposamena dakarte, herritarrek zein kirolariek energia berriztagarria jaso dezaten, osasuna bultzatuz. Gainera, herri mailako txapelketak antolatzeko asmoa dute, jarraian bai Gipuzkoa mailan bai Europa mailan sustatzeko erronkarekin. Proposamen horrekin, alkatea eta Udaleko gainerako kideak konbentzitu dituzte, proiektuarekin jarraitzeko oniritzia eta babesa jasoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen