Bideoa eta testua: Arizmendi Ikastola.
Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko DBH eta batxilergoko BAZARA batzordeko ikasleen ekimenez, 60 ikasle eta 4 irakasle astearte arratsaldean Azantza ingurura (Nafarroara) joan ginen Korrikako kilometro bat egitera.
Azken asteetan hainbat ekimen egin ditugu KORRIKAren inguruan. Arrasatetik pasatu zenean KORRIKAn parte hartzeaz gain, Arrasateko KORRIKA batzordean parte hartu dugu, KORRIKA lagunak banatzen ibili gara eta azkenik Nafarroan kilometroak betetzen laguntzeko Azantzara joatea erabaki genuen, euskarari eta AEKri babesa ematea izan da guzti honen helburua.




