Gasteizko taldeak 0 eta 3 nagusitu da, gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatutako norgehiagokan.
Set bakoitzeko markagailuak ondorengoak izan dira: 19-25, 20-25 eta 21-25. Markagailuari erreparatuta, partidak aurrera egin ahala, bailarako taldeak hobeto jokatu du.
Gure taldea momentuz sailkapeneko 5. postuan da, 3 garaipen eta 10 puntu lortuta. Datorren asteburuan ere etxean jokatuko du, Bera Bera Bultz taldearen aurka, aupa Arizmendi!

