Arizmendik Sestoren aurka galdu du (0-3) baina hobetzen ari da

0
787

Ander Nuñezen taldeak hobera egin du norgehiagokak aurrera egin ahala. Datorren jardunaldian Gasteizko Jatorkideren aurka jokatuko dute.

“Konturatu gara gaur ere kostatu zaigula partiduan erritmoa hartzea” azaldu digu entrenatzaileak, eta horren ondorioz lehen setean 6-0ko markagailua egon da.

Hasiera hotz horren ondorioz “zailagoa da partiduari buelta ematea”, kontuan hartuta ere aurrean maila altuko talde bat zegoela, Sestao.

Ondorengo setetan, ordea, partidua parekatuagoa egon da. “Sakean ere ez gara behar bezala aritu, baina bestela nahiko ondo jokatu dugu”. Gaurko azken emaitza 0 eta 3koa izan da.

Denboraldi hau gure taldearen lehenbizikoa da, eta “esperientzia falta nabari da, baina apurka-apurka ikasten gabiltz”.

Horren ondorioz, duela bi aste bi partida jokatu zituen, eta horietako bat irabazi zuen Ander Nuñezen taldeak. Gainera, bigarren partidua oso parekatua izan zen, eta azken emaitza 3-2koa izan zen.

Gaurko aurkaria Sestao izan da, eta maila altuko taldea da, “han jokatutako partiduan ikus ahal izan genuen bezala”.

Datorren jardunaldian Arizmendik Jatorkideren aurka jokatuko du Gasteizen. Etxeko partidua galdu zuten baina “gure mentalitatea ez da garaipenean itsuki zentratzea, baizik eta puntuz puntu joatea eta ahalik eta ondoen egitea”.

Entrenatzaileak baloratu du taldekideen jarrera: “Covid-aren ondorioz aldaketak egin behar izaten dira, ordutegietan esaterako, baina taldekideak, bere zereginak izan arren, aldaketetara moldatzen dira eta esfortzua egiten dute, eskerrik asko!”. Animo mutilak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen