Arizmendi, Mondragon Unibertsitatea eta Mondrate izango dira asteburu honetan jokatuko duten hiru taldeak. Bestalde, Kanpazar Arrasatek eta Ordiziak jokatu behar zuten partida atzeratu egin da, eta Mugarri-Ingouk atseden hartuko du.
Arizmendik emango dio hasiera kirol jardunaldiari, larunbatean arratsaldeko 17:00etan, Ibarra Kiroldegian jokatuko duen partiduarekin. Taldea aurreko asteburuan atseden hartu eta gero itzuliko da txapelketara. Jatorkideren aurka irabazi ondoren gozatu duten atsedenaldia.

Arratsaldeko 18:00etan Musakolako kiroldegian, Mondratek Zabalgana Zarauna taldearekin neurtuko ditu indarrak. Mondratek garaipen sendoa lortu zuen Arcada en la Grada taldearen aurka aurreko asteburuan. Zaleek Twitch plataformaren bidez ikusi ahal izango dute partidua.

Mondragon Unibertsitatea izango da asteburuan jokatuko duen azkena. Igandean, 18:30ean, Baskoniaren aurka jokatuko du Iturripeko kiroldegian. Bigarren partidua jarraian izango da etxean, Easoren aurkako derbia irabazi eta gero. Mondrateren kasuan bezala, zaleek Twitch plataformaren bidez jarraitu ahal izango dute partidua.