Aurtengo berritasun nagusia izan da ‘Porrotxin’ek bisita egin eta ikuskizuna eskaini dizkie ikus-entzuleei. Bestelako ekitaldi ugari ere izan dira egunean zehar.

Ospakizunak gaur goizean hasi dira ginkanarekin eta Olarteko ikasleen danborradarekin. Alabaina, ekitaldi gehienak arratsalde partean izan dira.

Jolasak, lehiaketa, kalejira, txalaparta, bertsoak, Argitxori ongietorria, streetdance ikuskizuna, GURAkoen ikuskizuna, euskal dantzak eta Porrotxinen bisita izan dira Biterin.

Aurtengo berritasun nagusia hori izan da, eta lagun honek jendaurrean abestu eta dantzatu du Iñaki anaiak, Dj Goikok eta June Okariz ikasleak lagunduta, publikoarentzat gozagarri.

Gainera, puzgarriak, photocalla, jan-edanak, arropak, tailerrak eta bestelakoak izan dira aukeran familientzat aldarte onean.




