Arizmendik Ikastolaren eguna ospatu du giro ezin hobean [argazki galeria eta bideoak]

0
1463

Arizmendik Ikastolaren jaia ospatu du giro ezin hobean, ikasle, irakasle eta familien partaidetzarekin. Lehen Hezkuntzako haurrak goizeko 9:00etan bildu dira Biteri plazan ginkana bat burutzeko. Ondoren, 10:30ean, danborrada egin dute Olarte guneko haurrek Herriko plazan.

Arratsaldean jaiak Biteri plazan jarraitu du. Ospakizuna txalaparta saioarekin hasi da, eta jarraian, Ane Zuazubiskarrek bertso saio bat eskaini du. Ordu berean martxan jarri dira tailerrak, puzgarriak eta txosnak.

Haurrentzako ordurik bereziena, Argitxori egindako ongietorria izan da, Umezaintzako txikiek, harentzako propio prestatutako ikuskizunarekin. Ondoren, Laia Bollón ikasleak makilekin jolasak egin ditu, eta ostean, euskal dantza saioak eta Lehen Hezkuntzako ikasleek prestatutako ikuskizunak izan dira. Jaia biribiltzeko, ikastolako guraso den Sergek musika emanaldia eskaini du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen