Argazkiak: Arizmendi Kirol Elkartea.
Aurreko asteburuan futbolari dagokionez, Leintz Arizmendi kadete taldeak datorren denboraldian Ohorezko Mailan lehiatzeko txartela lortu zuen. Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatutako partiduan Leintz Arizmendik 2 eta 0 irabazi zion Euskaldunari.

Areto futbolean infantil mailako Arizmendi Eskoriatza taldeak Gipuzkoako kopa irabazi zuen Bidebietako kiroldegian. Azken emaitza: Arizmendi Eskoriatza 8 – Laskorain 4.

Eta amaitzeko larunbat arratsaldean Aretxabaleta Ibarra Kiroldegian, Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta igeriketa topaketa ospatu zen. Bertara, Leintz Bailarako igerilariez gain, Oñati, Bergara eta Legazpiko igerilariak ere hurbildu ziren. Guztira 55 kirolari.