Arratsaldeko 16:30ean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu da Arizmendi eta Navarvoleyren arteko Euskal Ligako 20. jardunaldiko boleibol partidua. Berriozarko taldeak garaipena lortu du 0-3. Egia da jokatu diren hiru setak Navarvoley taldeak irabazi dituela, baina horietako bakoitzean aldea ez da 5 puntukoa baino handiagoa izan. Navarvoley sailkapeneko talderik indartsuenetako bat da, eta bigarren postuan dago Galdakaoren atzetik. Arizmendik, bere aldetik, 6. postuan jarraitzen du. Datorren asteburuan Arizmendik atseden hartuko du.