Arizmendik Galdakaoren aurka galdu du etxean

0
199

Boleiboleko Arizmendik denboraldiko lehen partidua jokatu du gaur bere zaleen aurrean. Aurreko astean debuta egin zuen Hernanin, eta 3-0 galdu zuen etxeko taldearen aurka. Arizmendik Galdakaoren aurka jokatu du gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Aurreko asteburuan bezala, gaur ere ezin izan du garaipen batekin amaitu. Talde bizkaitarra nagusi izan da eta hiru setak irabazi ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen